Autoeraikuntza

Autoeraikuntza kontzeptua gizateria bezain zaharra da; izan ere, betidanik gure etxebizitzak eraiki ditugu gure beharrak asetzeko eta babestuak egoteko. Horretarako, unean-unean sortu diren beharren arabera inguruan dauden materialak moldatu eta erabili izan ditugu. Baina zoritxarrez, industria eta gizarte garapena, biztanle gune erraldoiak, espekulazioa eta beste hainbat faktore baliabideen kontsumo irrazionalera eraman gaituzte. Horregatik, gaur egun, pertsonek dituzten beharrak lehenetsi beharrean espekulazioa eta berehalako errentagarritasun ekonomikoa lehenesten dira.Gauzak horrela, ohiko eraikuntzak eragiten dituen kalteak txikiagotzeko helburuarekin, gure ingurutik gertu dauden baliabideak eta naturalak diren materialak erabiltzeko konpromisoa hartu dugu kanpineko arduradunok.Badakigu hautatu dugun bidea zaila dela, ikasteko asko daukagula eta erabaki honek esfortzu fisiko eta pertsonal gehiago egitera behartzen gaituela. Baina izan ditugun emaitza positiboak eta gauzak aldatzeko daukagun borondatea aurrera jarraitzeko indarra ematen digu. Gauza txarrak soilik kutsatzen ez direlakoan gaude eta aldaketa honetarako pertsona gutxi bagara ere, alternatiba desberdinak sortzeko kemena dagoela uste dugu. Hori dela eta, lanaren eta baliabideen kudeaketarako beste aukera batzuk ere posible direla erakutsi nahi dugu.Autoeraikuntza jasangarri filosofia honen ikuspegitik une oro ikastera behartuta gaude, edo hobeto esanda, orain arte ikasi dugun guztia ahaztera. Horrela, eraikuntzak arrazionaltasunez eta ingurugiroa errespetatzeko erronkarekin hasiera eman genion proiektu honi.

Camping Arbizu ECO