Ikasitakoa ahaztu berriro sortzeko

Urteak pasa ahala inguruarekin sortu dugun harremana okerrera egin du. Ingurugiroak aberastasun handia eskaintzen digu baliabide hauetaz baliatzeko eta gozatzeko, baina errekurtso hauekin maiz egiten den erabilera ez da egokiena.

Horregatik, kanpina kokatuta dagoen naturagune honetan aprobetxatu dezakegu naturak eskaintzen dituen aukera guztiak. Baliabide naturalen erabilera egokia egiteko erronka hartu dugu. Erabilera hauek hamaika izan daitezke eta hauetaz gozatu nahi dugu.

Horretarako, ezinbestekoa zaigu gure egunerokoan hainbat ohitura eta jarrera aldatzea, besteak beste: lurra landatzerako garaian behar dena baino gehiago ez ekoiztea, naturarekiko errespetua eta maitasuna zutabeak diren giro batean haurrak heztea, inguru naturaletatik ibilbideak egitea, uraren garrantziaz hausnartzea eta kontsumo arduratsua egitea eta azkenik, hondatu ditugun inguruak konpontzea eta berreraikitzea.