Zerbitzuak
Ostatua
Karabana, autokarabana, kanpadenda, furgoneta eta abarrentzako Lurzatiak, denak korronte-hargune propio, ur-hargune eta hustubidearekin.
Modulu bioklimatikoak: 150 m2-ko lurzatietan, 36 metro karratu erabilgarri, 4 - 6 pertsonentzat.
Literetako gela. 18 pertsonentzat.
Harrera
Kanpineko sarreran dago, lastozko fardoekin egindako eraikinean. Han bertan aurkituko duzu bailaraz gozatzeko behar duzun informazio guztia. Internet eskugarria duen ordenagailua.
Supermerkatua
Harrerako eraikinean dago. Goizez zein arratsaldez zabaltzen dugu kanpinzaleen beharrei erantzuteko. Produktu ekologikoak eta bertako ekoizleen produktuak saltzen ditugu.
Igerilekua
Igerilekua naturalizatua da, eta kanpineko erdigunean dago, 3.350 m2-ko berdegunean. Laku bat da, silizezko harea duen hondartzarekin. Bi eremu desberdin ditu: bata irekia da, erabilera ludikorentzat; bestean, berriz, igerilekuko ura garbitu egiten da uretako landarediaren dinamika naturalaren bitartez. Kayakak ere baditugu.
Taberna-jatetxea
Tabernak garagardotegi baten itxura du, eta birziklapenari lotutako elementuekin dago dekoratuta.
Behe-denboraldian asteburu guztietan zabaltzen dugu, ostiral arratsaldetik igandera arte.
Hamaiketakoak, ogitartekoak, plater konbinatuak, menu begetarianoak eta sasoiko zein bertako produktuak eskaintzen ditugu. Prezio berezia mantenu osorako zuen egonaldian.
Menu bereziak ere bai, enkarguz.
Babarrun jana da gure espezialitatea.
Enkarguetarako telefonoa: 692713864
Haur-parkea
Zabuak tabernako terrazaren ondoan daude, eta harea dute lurrean.
Ping-pongean jokatzeko mahaia
Futbolina
Laster futbito zelaia eta boleibola egonen dira.
Petanka
Osasun eremua
Komuna eta dutxa zabalak daude, eta doako ur beroa dute, 24 ordutan.
Niniei pixoihalak aldatzeko lekua eta bainuontzia. Garbigailua. Botikina.
Harraska eta garbitoki estaliak, arropa eskuz garbitzeko. Ur beroa dute.
Garbigailua.
Botikina.
Karabanendako hustubideak (WC kimikoa eta ur grisak)