Arbizu eko-kanpina izen bereko udalerrian aurkitzen da,Aralar iparraldean eta urbasa egoaldean dituen Arakil ibaiak eraikitako korridorean.Honek duen ingurune paregabeak kokagune turistiko ezinhobea eskaintzen digu ondoan ditukun toki bereziak bisitatzeko,Andia,Urbasa ta Aralar mendikateak esaterako,eta bereziki Beriain mendira igoerak burutzeko,tontorrean San Donato ermita aurkitzen delarik.
Sakanako autobiatik (AP10)gertu eraikitzen den eko-kanpinak sarbide ezberdinak ditu errepide nagusienetatik,bidaiarien helduera erraztuz,bai ibilgailu pribatuena ta baita garraio publikoarena ere.