Garapen iraunkorra

Arbizuko kanpinak, jasangarritasunabioeraikuntza
bioklimatismoa ta energia berriztagarrien aplikazioen konzeptuak izan ditu kontutan eraikikitzeko orduan,
turismo aukera jasangarria eskaintzeko eta kanpinaren natura testuinguru paregabea errespetatzeko.


Zerbitzu ta erabilera amankomuneko eraikinak egurrarekin eginak dira eta hormak lastozko fardelekin itxi ditugu, isolamendu maila handikoa, erabilera errazekoa, ekonomikoa ta inguruan aurkitu dezakeguna.Itxidura barruan aurkitzen den lastoa kaltetu ez dadin karearekin egin dugu zuriberritzea, hau baita klabea kanpoko eragileek kaltetu ez dezaten.

 

Gune hauek transmititzen duten berotasuna nabarmena da, honen energia kontsumo baxua aipatuz mantenimendua kontutan hartzeko garaian.
Ostaturako eginak diren bungalowak etxetxo bioklimatikoak dira, egurraz eginak “sandwich”moduan, non isolamendu materialak naturalak eta berziklatuak diren (artila edo praka “bakero”bertziklatuen kotoia adibide gisa).


Eko-aldeak ispilu harturik eta ekoteknologia, ekoenergia, ekokontsumo ta ardura sozialaren baloreetan oinarriturik, formakuntza ta edukazioa ditu helburu, ikastaro ta tailerrak eskeiniaz horretarako.

 

Bisitariaren gozamena eta inguruko natura gunean integrazioa da Arbizuko Eko-kanpinaren filosofia,ingurugiroarekin errespetua mantenduz. Zonaldeak duen paisai ta natura balore handia onartuaz, Arbizuko eko-kanpina inguruarekin errespetua izatera konprometitzen da, ta lehen aipaturiko balore horiek mantentzeko lana egitera, bai eraikuntza fasean bai funzinamendu garaian, honekin Sakanako garapen integral eta jasangarri bat bultzatuz.